XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gainera, ezaba daiteke lerro oso bat ere, kurtsorea lerro horretan ipini eta sakatuz.

Ezabatutakoaren ondoren aurkitzen diren lerroak gorantz mugitzen dira, tartegune hutsa betez.

Menu nagusira itzuli

Dokumentu bat sartu edo editatzen den bitartean, noiznahi itzul daiteke Menu nagusira, Esc tekla sakatuz.

Lantzen ari zaren dokumentua laneko kopian geratzen da, non eta ez den Dena ezabatu funtzioa, Kargatu / Gorde/ Ezabatu funtzioko Dokumentu bat kargatu aukera edo Irten funtzioa erabiltzen, edota ordenadorea itzaltzen.

Berriro dokumentuarekin lan egitera itzultzeko, aski da Menu nagusiko Sartu / Editatu hautatzea.

Utz ezazu tekleatu berria duzun gutuna laneko kopian.

1.5 Kapituluan deskribatuko da Kargatu / Gorde / Ezabatu funtzioa, horrekin, besteak beste, zure dokumentua adibideen disketean gorde ahal izango duzu eta.

Oharra: Orain ez baduzu adibideekin aurrera jarraitu nahi, pasa zaitez zuzenean 1.5 Kapituluko lehen partera, ordenadorea itzali edo beste programa bat erabili aurretik laneko kopia nola gordetzen den esaten denera alegia.

Edizioko berezitasun aurreratuak

Writing Assistant-ek eskaintzen ditu honako eginkizun hauek betetzeko bide ematen duten bestelako edizio-posibilitateak ere: Hitz edo esaldi bat bilatu.

Hitz edo esaldi bat bilatu eta automatikoki beste hitz edo esaldi batez ordezkatu.

Testu-blokeak ezabatu, mugitu edo kopiatu.

Lerroak zentratu.

Hitzak azpimarratu edo era nabarmenduan inprimatu.